Galerna

Galernaweb_03_05_2010_15_17_36.jpg
Helduentzako fikzioa

Egunak zeramatzaten Hotelean etortzekoa zen ekaitzaz hizketan. Arrats aldera bezero eta zerbitzariek Hoteleko kafetegitik begiratzen zioten udako kostalde eguzkitsuari. Galernaren zain zeuden denak, ozeano atlantikoko ekaitz bat-batekoaren zain, itsasotik sartzen zena egun sargorien amaieran. Zerua zikindu eta haizea norabide kontraesankorretan bere buruari bultzaka hastea espero zen; euripean udatiarrak aterpe bila hastea. Baina uda hartan galernak ez zuen eztanda egin nahi eta bero sapak berean jarraitzen zuen S.S.ko hirian. Itxarote hura, azkenerako, itxitura bat zen bere baitan." Informazio gehiago

PID
1481