Buscador avanzado [EU]

20.08.2015
Stop Accidentes Euskadi elkartearen eskutik, “Peatón, no atravieses tu vida” erakusketa iritsiko da datorren irailean Ermura, eta izen bereko lehiaketan saritutako lanak ikusi ahal izango dira.
17.08.2015
Udako zine zikloaren bosgarren jardunaldia izango dugu gaur, eta etxeko txikiak eta ez hain txikiak erakartzeko moduko pelikula baten txanda izango da.
19.08.2015
Munduko itsasoko dinosaurorik famatuena Ermuko aire zabaleko zine ziklora iritsiko da gaurkoan. Gaueko hamarretatik aurrera, ''Godzilla'' munstroaren azken bertsioa, 2014an estreinatutakoa, ikusgai izango da Orbe Kardinala plazan.
07.08.2015
Oporretan hutsik izango diren etxebizitzen datuak eta ezustekorik izanez gero horien jabeekin lehenbailehen kontaktatzeko datuak gehitzen eta eguneratzen jarraitzen du gure Udaltzaingoak. Aurtengo udarako momentuz izena eman izan dute 102 pertsonek…
10.08.2015
Hile honen aire zabaleko zinemaren zikloak eskainiko duen hirugarren filma da. “Cómo entrenar a tu dragón 2” filmaren zuzendaria Dean DeBlois estatubatuarra da. Pelikula honen generoak animazioa, komedia eta abenturak dira. Beste sari batzuen…
11.08.2015
Datorren irailaren 10ean, osteguna, Folkez Blai folk musika taldeen arteko lehiaketa abiatuko da Ermuan. Herrian aski ezaguna da ekimena, hamargarren aldiz ospatuko baita aurten. 2006an egin zen lehenbizikoz, eta harrezkero, urtero ospatzen da.
12.08.2015
Hil honetako asteazken guztietan bezala, gaur ere zinerik onenaz gozatzeko aukera izango dugu Orbe Kardinala plazan, aire zabaleko zine zikloaren baitan. Gaurkoan, “El amanecer del planeta de los simios” filma eskainiko da gaueko 22:00etatik aurrera.
03.08.2015
Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira.…
05.08.2015
Akzio ikusgai izango da gaur, aste honetako bigarren kaleko zine emanaldian. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazam egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Gaurko filmaren titulua ‘X-MEN. Días del futuro pasado’ da. Filma Bryan Singerek zuzendutakoa…
29.07.2015
Amaitu dira aurtengo Santixauak, eta zenbait egunez jai giroan murgilduta egon ostean, uztailaren 24tik 27ra bitartean izandako jardueren inguruko balorazioa egin du Udaltzaingoak. Salbuespenak salbuespen, festak normaltasunez igaro direla adierazi…
24.07.2015
Uztailaren 25a egun handia izaten da Ermuko jai egitarauan; Santiago Apostoluaren eguna, hain zuzen. Behar bezala ospatzeko, herriko Pilota Taldeak profesionalen arteko bi partida antolatu ditu. Aritzmendi Frontoira iritsiko diren pilotarien artean…
24.07.2015
Urtero bezala, uztailaren 27an, ''Zezen eguna'', koadrila, txaranga eta pertsona taldeentzat paella-lehiaketa ospatuko da Ermuan, eta janariaren usain gozoak lurrinduko ditu herriko kaleak.
28.07.2015
Ermuko Orbe Kardinala plazan zinerik onena ikusteko aukera izango da abuztuko gauetan, urtero bezala, aire zabaleko zine zikloaren eskutik. Udalak antolatu du, beste behin, genero eta jatorri ezberdinetako filmak batzen dituen ekimena. Abuztuko…
24.07.2015
Santiago Apostoluaren omenezko herriko jai nagusi seguruak bermatzeko plangintza eta lantaldea prestatu du Udalak. Jaien pil-pilean sartuko gara gaur, uztailaren 24an, txupinazoa bota ondoren. Udalak plangintza prestatu du Ertzaintzarekin…
21.07.2015
Santixauak direla-eta, Udalak baimena eman du herriko establezimenduek ordutegia luzatu eta beranduago itxi dezaten. Hori horrela, aurtengo uztailaren 23tik 27ra bitartean, biak barne, baimena dute jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko…
22.07.2015
Santixau jaiak direla-eta, Euskotrenek Bilbo-Deba ibilbidea egingo duten tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu uztailaren 25eko eta 26ko gau eta goizaldean. Horrez gain, larunbatetan eskaintzen duen ohiko zerbitzua mantenduko eta Ermutik Debara doan…
22.07.2015
Jai egun potoloak gerturatzen ari diren heinean, 2015eko Santixauetako programan ditugun ia 100 ekitaldiez gozatzeko aukera izaten dugu egunero Ermuan, eta gaur eta bihar ere bide beretik jarraituko dugu.
23.07.2015
Gero eta gutxiago falta jaiei hasiera emateko. Ordu batzuk, besterik ez. Txarangen Batzordeak etengabe lanean jarraitzen du guztia aurreikusi bezala gauzatzeko. Aste honetan hainbat ohar plazaratu dituzte aurreikusitakoa ezagutzera emateko.…
23.07.2015
Santixau jaietan murgilduta dabil Ermua, eta datozen egunetan musika eskaintza zabal bezain anitza izango dugu geurean. Larunbatean izan zen jaien aurreko beroketa, El Arrebato abeslari sevillarraren kontzertuarekin, eta jada gainean ditugun festa…
24.07.2015
Leire Gorritxategi Condek eta Arantza Moreno Fernandezek herriko plazatik erdibana botako gaur duten txapliguak hasiera emango dio ofizialki herriko 2015 Santixau jai nagusiei. Biak aurtengo jaietako txupineroak dira. Bi gazteek kirolean aurrera…