Buscador avanzado [EU]

04.05.2016
Urrian hasi ziren Ermuko udal liburutegiak antolatutako helduentzako irakurketa klubak amaitutzat eman dira aste honetan. Atzo, asteartea, ingelesezko eta euskarazko irakurketa klubak bukatu ziren. Azken horretan, Katixa Agirre idazlea bertaratu zen…
28.04.2016
Udal liburutegiak datorren astelehenetik, maiatzak 2, ekainaren 12ra arte ordutegia luzatuko hala nahi duten ikasleek ikasturteko azken azterketak eroso eta denbora tarte zabalagoarekin prestatu ditzaten. Epe horretan, liburutegiak etenik gabeko…
27.04.2016
Ermuak eta M.A. Blanco udal kiroldegiak neska kadete eta jubenilen Lurralde Selekzioen arteko III. Txapelketa hartuko dute. Txapelketa larunbatean jokatuko da eta horretan parte hartuko duten lurraldeak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira.
27.04.2016
Udal liburutegiak gogorarazten du, onartu eta aldez aurretik iragarrita duen 2016ko egutegiaren arabera, maiatzaren 1eko igandea jai eguna izango duela eta zerbitzua egun osoz itxita mantenduko dela. Astelehenean berriz zabalik izango da azpiegitura…
28.04.2016
Ermuko Udal Kirol Erakundeak padel modalitatearen Lehenengo Txapelketa Soziala antolatu du gure herrian. Hori maiatzaren 6tik 21era bitartean jokatuko da Aritzmendi pilotalekuaren atzeko aldean dauden pista bietan.
25.04.2016
Errotabarriko jubenil taldea hirugarren amaitu du aste-bukaeran San Vinçens Hors herrian (Bartzelona) jokatu izan den estatuko txapelketarako sailkapen sektorea -B taldekoa-. Mikel Martinek entrenatzen dituen neskak gogotik lan egin eta saiatu dira…
25.04.2016
Erabiltzaileen artean komikien eta eleberri grafikoen irakurketa bultzateko lanean dihardu udal liburutegiak azken hilabeteetan. Pasa berri den astean, gazteak komikien mundura hurbiltzeko hamar tailer burutu ditu: bost literaturaren ikuspuntutik…
26.04.2016
Aitor Hernández (Specialized-Ermua Impulso) txirrindulariak gogor ekin dio BTT denboraldiari. Kategoria horretako egungo Euskadiko txapeldunak lehen postu bat eta hirugarren bat lortu ditu orain arte lehiatu dituen bi lasterketetan.
21.04.2016
Errotabarriko Eskubaloi Taldearen jubenilak Kluben Arteko Estatuko Txapelketaren sailkapen sektorea jokatuko dute asteburu honetan San Viçens Hors herrian (Bartzelonan).
21.04.2016
Larunbat honetan, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta Ermuko udal liburutegiak ipuinak eta ilustrazioa batzen dituen ipuin saio berezi bat antolatu du. Liburuaren Eguna ospatu eta literatura eta irudigintzaz batera gozatzeko…
18.04.2016
Anthony Browneren “El túnel” haur liburuan oinarritutako erakusketa Ermuko ikastetxeetan “Tunela: zu eta ni” izena du martxoaren 7tik ikasturtearen amaierara arte Ermuko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetatik pasatuko den erakusketak. “El túnel” ipuina…
14.04.2016
Udal liburutegiak, Emakumeen Topalekuarekin elkarlanean, errepublika garaiko emakume poeten lanik esanguratsuenak biltzen dituen katalogoa osatu du. Demokrazia hitzen bitartez defendatu zuten emakume intelektualak eta antifaxistak izan ziren.…
08.04.2016
Asteburu honetan Ermuan jokatuko den Euskadiko Txapelketako neska jubenilen finalean M. A, Blanco kiroldegiko harmailak egunero betetzea eta mila eta zortziehun lagunetik gora biltzea espero du Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkarteak.
11.04.2016
Udal Liburutegiak Pablo Ríos ilustratzailearekin topaketa bat antolatu du. Pablo Athletic Club Fundazioak argitaratu eta Santiago Garciak gidoigileak idatzitako El Portero komikiaren irudigilea da. Topaketa komikiak, futbola edo biak batera gustukoa…
12.04.2016
Errotabarriko jubenilak aurtengo denboraldiko Euskadiko txapeldunorde dira, txapelketaren fase finala jokatu ostean gure herrian bertan azken asteburuan. Emaitza horri esker estatuko txapelketarako sailkapen fasea jokatu ahal izateko txartela lortu…
07.04.2016
Eskubaloiko hiru euskal jokalari gazte deitu dituzte estatuko jubenilen eskubaloi selekzioak igandetik aurrera Guadalajaran (Gaztela-Mantxan) eta egingo duen entrenamendu eta lan saiora ager daitezen. Kirolariak Usurbil taldeko Estitxu Berasategi…
04.04.2016
Euskadiko 2016 eskubaloi Txapelketa neska jubenilen txapelduna Ermuan erabaki eta ezagutuko da asteburu honetan. Ligan eta sailkapenean emaitza onenak lortu dituzten lau taldeak fase finala jokatuko dute, apirilaren 8tik 10era bitartean .
04.04.2016
Literaturarentzat hilabete garrantzitsua da apirila: larunbatean Nazioarteko Haur eta Gazte Liburuaren eguna ospatu genuen, eta hilaren 23an, aldiz, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Bi data garrantzitsu horiek gogorarazteko asmoz, Ermuko udal…
23.03.2016
Ermua Kirol Taldeak Villa de Ermua kadetee arteko futbol txapelketa antolatu du datorren apirilaren 2rako. Txapelketa Teodoro Zuazua udal futbol zelaian jokatuko da, eta bertako taldeaz gain, Athletic Club Bilbao, Real Racing Club de Santander,…
30.03.2016
Diamanteak, urrea eta ikatza komikia (Athletic Fundazioa, 2015) izango da apirileko euskarazko irakurketa klubeko protagonista. Alfonso Zapicok egin ditu obra horretako ilustrazioak, eta Unai Iturriaga durangarra arduratu da gidoiaz.