Imagen
Buscador avanzado [EU]
11.04.2020
Udal honek eta web komunikazioko langileok, orri korporatibo honetan edukiak lantzen ditugunak, gure inguruko ehorztetxeekin elkarlanean arituko gara gaurtik bertatik nekrologikoen atala osatu eta berraktibatzeko, azken asteotan atalean ez baitira…
14.04.2020
Ertzaintzaren Buruzagitzak eta Euskadiko Udaltzaingo guztiek zerrenda eguneratu bat argitaratu dute, osasun-alarmari buruzko irizpideekin, joan-etorriei eta merkataritza-jarduerak edo antzekoak jendeari irekitzeari dagokienez.
Jarraian, irizpide…
04.04.2020
Parrokiak Erramu Igandea ospatzeko eta balkoian 'kandela, lore edo esaldi bat' jartzeko deia egin du
Ermuko Santiago Apostoluaren parrokiak herriko kristau komunitate orokorrari eta eliztarrei dei egiten die bihar ''Erramu Igandearen'' -apirilaren 5a- egun berezia ez ahantzi eta banaka ospa dezaten, Covid-19ren ondoriozko osasun-alertaren egoerak…
06.04.2020
Ermuko Udalbatza modu birtualean bilduko da astearte honetan Gai Orokorren eta Udalbatzak aztertu beharrekoen Informazio Batzordeen lehenengo saio telematikoa egiteko.
06.04.2020
Baita asistentzia ere, betiere bi aldeentzako segurtasun- eta babes-neurriak betez.
06.04.2020
Covid-19 birusaren hedapenak eragindako osasun-krisia gorabehera, Ermuko Udal liburutegiak urteroko irakurketa sustatzeko programan jasotako jarduera guztiak mantentzen ditu.
07.04.2020
Osasun-larrialdiko eta etxez etxeko konfinamenduko ezohiko testuinguru honetan, UKEk lanean jarraitzen du ikastaro egileen eta organismoari abonatutako pertsonen egoera fisiko onari eusten laguntzeko. Nahitaezko etxe barneko bilketa horretan,…
07.04.2020
Iberdrola konpainiaren bezero diren hirurehun bat pertsona argindarrraren hornikuntzarik gabe egon ziren atzo -astelehena- Ermuan hainbat orduz, Errebalburu kaleko 1. zenbakiko eraikinaren behealdeko transformadore batean piztutako sute baten…
07.04.2020
Doluari aurre egiten laguntzeko hainbat baliabide dokumental eta ikus-entzunezko bildu ditu udal Liburutegiak, bereziki aldi honetan.
08.04.2020
Ermuko Udalak 505.000 euro jarriko ditu gehien behar duten kolektiboei laguntzeko
02.04.2020
''Arizona Baby'' taldeak eta udal kultura sailak Valladolideko hirukotearen kontzertua 2021. urtera atzeratzea adostu dute; zehazki, datorren urteko urtarrilaren 29ra, programazioaz arduratzen den teknikariak ohar baten bidez jakinarazi duenez.…
02.04.2020
Haurra jaiotzen denetik irakurzaletasuna sustatzeko lan egiten du liburutegiak, eta hortik abiatuta, Ermuko haurren eta irakurketaren arteko lotura afektibo eta eraginkorra ahalbidetzeko liburutegi-familia-eskola lotura sortzen saiatzen da
03.04.2020
Alarma Estatu deklaratu eta indarrean sartu zuen Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren ondorioz, Lanbidek bere zerbitzua berrantolatu zuen, modu ez-presentzialean eskainiz eta bere bulegoak publikoari itxita mantenduz –Iurretakoa, horien…
03.04.2020
Ermuko Udala Interneterako sarbidea jartzen ari da, banda ultra zabaleko udal zuntz optikoko sarearen bidez, konexiorik ez duten herriko haur eta gazteei, etxean eskolaratzeko ezintasunak saihesteko.
03.04.2020
Udalak kudeatu, erosi eta banatu ditu
Ermuko Udalak aurpegia babesteko 75 banakako maskara eman dizkie Covid-19ko pandemiak eragindako oinarrizko produktuak eskaintzeagatik irekitzeko baimena duten herriko saltoki txikietako jabe eta langileei.…
03.04.2020
Ermuarrok bihar ere gozatu ahal izango dugu musikaren animazio kalejiraz, aurreko azken bi asteburuetan egindako legez koronabirusaren pandemia dela eta etxean gelditzeko beharraren derrigortasuna eramangarriago egiteko. Ekimena batez ere haur…
03.04.2020
eLiburutegia mailegu digitalerako plataformak, milaka liburuz gain, filmak eta dokumentalak streaming bidez ikusteko aukera eskaintzen du.
03.04.2020
Zentroetan formakuntza-jarduera eta aurrez aurreko ekimen oro eten ondoren, eta Covid-19aren epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZguneak lanean jarraitzen du modu telematikoan, eten…
31.03.2020
Instalazio fisikoak itxita egon arren, Ermuko Udal liburutegiak lanean jarraitzen du alarma eta konfinamendu egoera berezi honek irauten duen artean. Hori horrela, gai zehatzei eta horiek bizitzen ari garen egoerarekin duten harremanari buruzko…
01.04.2020
Une zailak ari gara pasatzen; arrotzak, aurrekaririk gabekoak. Inoiz ikusi gabeko egoera. Dakiguna eta egiaztatzen duguna da batuta indartsuagoak garela. Sinergiak batzea egoera gaindituko dugula ziurtatzeko modu bat da. Pairatzen ari garen osasun…