Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

20.02.26
Udal Liburutegia
Gizartea
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira

Ermuko Udaleko Kultur Zinegotziak, udal Liburutegiaren bitartez, “Ermua Hiria” XXXII. Literatur lehiaketa deitu eta oinarriak ezagutzera eman ditu. Lehiaketak lau modalitate hartzen ditu barne: narratiba eta poesia, euskaraz eta gaztelaniaz. Narratiban aurtengo generoa hilketak eta misterioa da, eta poesian librea. Modalitate bakoitzeko irabazleak sari gisa 500€ eskuratuko ditu. Lanak maiatzaren 3ko 23:00ak arte aurkeztu daitezke. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 25ean ezagutaraziko da, ordu bat inguruan www.ermua.eus webgunean.

Baldintzak

  • Estatuan bizi diren idazleak eta 2009an eta aurrekoetan jaio den edonork parte har dezake lehiaketan.
  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du modalitate bakoitzeko.
  • Lanek originalak izan beharko dute, ez dute inongo hedabidetan argitaratu beharko (ez inprimaturik, ez digitalik), ez dira adimen artifizialez sortuak izango (IA) eta ez dira beste lehiaketa batzuetan sarituak izango. Irabazleak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du, bere lanak baldintza horiek guztiak betetzen dituela adierazteko.
  • Luzera: konposizio poetikoak ez dira 100 bertso baino gehiagokoak izango, eta horien metrika librea izango da. Narrazio-lanek 2.000 hitz izan behar dituzte gehienez ere.
  • Lanak bi modutan aurkeztu ahal izango dira:
    • Posta elektronikoz, biblioteca@udalermua.net helbidera mezua bidalita, goian parte hartzen den kategoria (narratiba edo poesia) eta hizkuntza adierazten dituen mezu batekin. Erantsitako fitxategi batean bidali beharko da, word formatuan edo editatu daitekeen beste edozein formatutan, izengoitiz idatzi eta sinatutako lana. Era berean, erantsitako bi fitxategi bidali beharko dira pdf formatuan: bat izengoitiz sinatu eta izenburua duen lanarekin (ez da egilearen izen-abizenekin sinatutako testurik onartuko). Bigarren artxibo bat, egilearen datuak zehaztuz (izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen dokumentuaren fotokopia, zein kategoriatan parte hartzen duen, lanaren izenburua eta izengoitia).
    • Posta arruntez, Ermuko Udal liburutegira (Goienkale z/g, 48260 Ermua, Bizkaia) lanaren kopia bat. Egilearen datuak (izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta NANaren edo nortasuna egiaztatzen duen agiriaren fotokopia) gutun-azal itxi batean agertuko dira, eta bertan lanaren izenburua eta leloa edo izengoitia adieraziko dira.

Lehiaketara aurkezteko azken eguna maiatzaren 3a izango da, eguneko 23:00etara bitartean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
19.02.26