Ermuko udalaren opari-politika
Debekatuta dago Udalbatzako kideek eta Ermuko Udaleko eta bere erakunde autonomiadunetako enplegatu publikoek betetzen duten kargua edo lanpostua kontuan hartuta jasotzen duten edozein opari, abantaila, onura, mesede edo pareko kontzeptu jasotzea.
Beraz, ezin izango dute, ez zuzenean, ez hirugarrenen bitartez, inolako oparirik jaso, ohiko adeitasuna edo protokolozko arreta izan ezik.
Debekutik kanpo daude gizartearen usadio eta ohituren barruan sartzen diren ohiko adeitasun-adierazpenak edo protokolozko arreta. Honako hauek baino ez dira:
- 50 euro gainditzen ez dituzten opariak. Ezin izango da pertsona fisiko edo juridiko beraren oparirik metatu, baldin eta haren balioen batura 150 eurotik gorakoa bada urtebetean.
- Kargu edo misio instituzionaletan aritzean trukatu edo jaso daitezkeen opari ofizialak edo protokolozkoak, bai eta jendaurreko edo sustapeneko ekitaldietan jasotako arretak ere.
- Mantenu- eta ostatu-gastuak, eta karguagatik ekitaldi publiko edo bisita ofizial batean parte hartzetik eratorritako arretak, bai eta zientzia-, teknika- edo kultura-arloko txostenetan, biltzarretan, mintegietan edo antzekoetan parte hartzetik eratorritakoak ere.
- a) paragrafoan aipatutako zenbatekotik beherako propaganda- edo publizitate-artikuluak, bai eta karguagatik edo eginkizunagatik kultura-edukia duten ekitaldietarako edo ikuskizun publikoetarako gonbidapenak ere.
Nork egin duen jakinez gero, bidali duenari itzuli behar dio.
Kopuru edo bolumen handiko ondasun galkorrak badira, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen alorrera joko da, presa, premia edo erabilgarritasun handieneko irizpideen arabera hobekien irizten dion irabazi-asmorik gabeko erakundeari emateko.
Galkorrak ez diren ondasunak, opari ofizialak edo protokolozkoak badira, eta debekutik kanpo badaude, balio berezia badute edo kontsumigarriak ez badira, udalaren ondarean sartuko dira (katalogoak edo inbentarioa), honako informazio hau zehaztuz:
- Oparia jasotzen duenaren izen-abizenak, kargua edo postua.
- Oparia ematen duenaren izen-abizenak, datua ezaguna bada. Pertsona juridiko baten ordezkari izanez gero, haren datuak.
- Opariaren deskribapena, argazkia eta balio zenbatetsia.
- Entregaren data.
