III. Haurren Kontseilua 2019/2020

Erronka

2020ko Santixau jaietako Umeen Eguna antolatzea.

Partaideak

Izena Jaiotze urtea Ikastetxea
Xiker 2011 Anaitasuna
Gaizka 2011 Anaitasuna
Leire 2012 Anaitasuna
Oier 2012 Anaitasuna
Itxaso 2011 Eskolabarri
Ibai 2012 Eskolabarri
Yasir 2011 Ongarai
Ke Yu Liu Ye 2012 Ongarai
Sara 2011 San Lorentzo
Ariadne 2012 San Lorentzo
Izan 2011 San Pelaio
Asier 2012 San Pelaio

Emaitzak

III. Haurren Kontseiluak aurre egin behar izan dion erronka nagusia Covid-19aren pandemia izan da. Ikasturtearen erdialdea gaindituta, 2020ko martxoan, kontseilari txikiek konfinamendu egoerara egokitu behar izan dute, eta modu telematikoan lan egiten jarraitu, etxetik. Hala ere, gai izan dira:

  • Santixauetarako haurrentzako lehenengo kartel lehiaketa antolatzeko.
  • Santixauetako Haurren Egunerako egitarau erakargarria aurkezteko

Pandemiak 2020an eta 2021ean Santixauetako jaiak bertan behera uztea eragin du, baina Kontseiluaren proposamenak ez dira bertan behera gelditu: 2022ko Santixau jaietan Haurren Eguna ospatu da, Kontseiluak antolatutako jarduera berriekin, eta bertan nabarmendu dira "txupinazo" arrakastatsua koloretako hautsekin eta uretako jokoak.

Imagen
III Consejo de la Infancia