Jaien hasiera estraofiziala

22.07.05
Kultura eta Gazteria

Asteburuak, aurtengo ‘Santixau’ jaiak estraofizialki hastea ahalbidetuko du. Gaur gauean koadrilen arteko jokoei amaiera emango zaie, lehiaketen artean klasikoa bihurtu zaigun ‘Playback’eko saioarekin. Hitzordua luzatuta dago, Orbe Kardinalaren plazako oholtzan , gaueko hamar eta erdietarako. Hogei txarangek eman dute izena gaurko lehiaketan parte hartzeko, seguruenik, beste behin arrakastatsua suertatuko dena eta jende ugari bilduko duena. Gauza ziurra da, plazan zer entzun eta zer ikusi egongo dela.

Bihar, ‘Barricada’ren kontzertua

Larunbatean aurtengo egitarauaren barne entzute handia lortu duen ikuskizuna gauzatuko da. ‘Barricada’ taldearen dohaineko kontzertua. Talde rockeroak bi orduko emanaldia eskainiko du, “Hombre mate hombre” bere azken diskoaren eta aurreko diskoetako kantuekin. Hori guztia, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera izango da, Orbe Kardinalaren plazan.

Igandean ‘txupinazoa’ botako da

Igande arratsaldez jaiak ofizialki zabalduko dira, ohikoa den txapligua bota eta gero. ‘Txupinazoa’ arratsaldeko zazpietan botako da plazan, jarraian txarangak aurkezteko desfile eta kalejirari hasiera emanez. Txarangak aurkezteko ekitaldiak ‘Irulitxa’ fanfarrearen musikarekin girotuko da. Ondoren, etengabeko hiru jai egunei hasiera emango zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu