Zine-kluba jarduerari gaur ekingo zaio

15.09.05
Kultura eta Gazteria

Udako atsedenaren ondoren, Mudo-Drogot talde zinematografoak gaur zine-klubaren jarduerari berriro ekingo dio. Denboraldiari berriari hasiera emango zaio, zine germaniarraren hiru filmetako ziklo batekin. Gaurkoan, hiru filma horietako lehenengoa ikusi ahal izango da: “Contra la pared” titulatutakoa, Fatih Akin zuzendariarena . Jatorri Turkiar eta Alemaniarreko neska gazte bat bidez, belaunaldien eta kulturen artean ematen diren gatazkak tratatzen dira. Datorren ostegunean, irailaren 22an, Dani Levy zuzendariaren ‘La jirafa’ luzemetraia eskainiko da. Filma politiko honetan, protagonistek nazismoarekin izandako loturak kontatzen dira. Azkenik, irailaren 29an, zikloa itxiko da, Oliver Hirschbiegel zuzendariaren ‘El Hundimiento’ pelikularekin. Azken honetan Berlineko bunker batean ezkutaturik Hitlerrek nola bizi izan zituen bere azken egunak kontatzen da.

Emanaldi guztiak Ermua Zineman izango dira, gaueko 10 eta laurdenetan. Sarrerak 2,60 euro balio dute.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu