Emakumeek eginiko kirolei buruzko argazki erakusketa
Emakumearen Topaguneak argazki erakusketa bat antolatu eta zabaldu berri du, ’Euskal emakume kirolariak. Talde kirolak’ lelopean. Bilduma udal liburutegiko erakusketa aretoan jarrita dago eta berori ikusgai egongo da datorren urtarrilaren 11ra bitartean. Argazki erakusketa honek gaur egun euskal herriko emakumeek taldeka egiten dituzten kirolen adibide da. Kirol modalitate guztien artetik hamar diziplina aukeratu dira eta horien artean ondoko hauek daude: eskubaloia, saskibaloia, waterpoloa, errugbia eta sofbola, besteak beste. Erakusketan gaiari buruzko datu kuantitatiboak ere jasotzen dira, grafikoak eta esanguratsuak oso direnak. Erakusketa zabalik egonen da astelehenetik ostiralera arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean eta, larunbatetan, goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu batak arte.
Lotutako albisteak
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz