Erakusleihoen VI. lehiaketako sariak esleitu eta banatu berri dira

04.01.06
Gizartea

Ermuko Ostalari eta Merkatarien Elkarteak duela egun batzuk banatu zituen Eguberriko erakusleihoen VI. lehiaketako sariak. Ekitaldia udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan egin zen eta opariak banatzen José Luis Clemente alkateordea egon zen. Lehiaketako oinarrien arabera parte hartzaileak hiru taldeetan banaturik zeuden; lehenengoan ostalariak; bigarrenean, elikagai eta etxerako ekipamendu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten dendak eta, azkenik, pertsonak janzteko produktuak saltzen dituztenak. Lehenengo taldean ez da establezimendurik aukeratu eta saria hutsik utzi da. Bigarren taldean, irabazlea ‘Mª Asun’ loradenda izan da eta, hirugarrenean, berriz, ‘Senen erlojutegia’, aukeratu da hain zuzen ere. Denda horien titularrek sariak jaso zituzten ‘ilusio handiz’. Sarien eduki ondokoa zen: garaikurra, otarra, eta herriko kirol eta kultura jardueretaz gozatzeko bono bana. Azken hori, Ermuko Udal honek egin duen ekarpena izan da. Aurtengo urteko epaimahaia elkarteko kide diren hiru merkatarik osatu dute. Datorren urtean berriz, aurtengo sarituak eratu eta erabakiko dute. Lehiaketara 23 establezimendu aurkeztu dira. Ekitaldian, ACHE elkarteko presidentea, Begoña Casado eta idazkaria, Belén Peñalver egon ziren. Zorionak guztioi.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak
Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun