Gaur Ermuan, akordeoien kontzertua eta zine-klubeko filma

12.01.06
Kultura eta Gazteria

Bilboko esku-soinuen orkestrak kontzertua eskainiko du gaur goizean herriko ikastetxeetako ikasleentzat. Emanaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du eta hamar t’erdietan hasiko da Ermua Zineman.

Zine erotikoari buruzko zikloa

‘Mudo Drogot’ elkarteak hilero antolatu eta programatzen duen zine-klubean, ziklo berri bati emango zaio hasiera gaur. Urtarrilean zikloa zine erotikoari dedikatuko zaio. Gaurkoan ‘Eros’ titulatutako konposizioa proiektatuko da. Konposizioa hiru zuzendariren beste horrenbeste labur metrajeek osatzen dute. Produkzioa drama eta komediaren generoan kokatzen da. Laurogeita hamalau  minutu irauten ditu eta sarrerak 2,60 euro balio dute.

Hiru istorioen osagarriak erotismoa, sentsualitatea eta amodioa dira. Lehenengoa ezkontzaren magia galdu duen senar-ematearen pasadizoa da. Bigarrena estresa jota eta behin eta berriro errepikatzen diren amets erotikoen ondorioz desorekatzen den exekutibo baten kontua. Eta hirugarren eta azkena, neurriak hartzerako bezero xarmanta batez maitemintzen den jostunaren kasua.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Imagen
14.01.26
‘Aitatxo’; dolua seme edo alaba baten heriotzagatik

Ermua Antzokian ostiralean 20:30etan, euskaraz