Zine erotikoaren zikloa, gaur amaituko
Gaur proiektatutako da Mudo-Drogot Zinematografoak urtarrilerako programatu duen zine erotikoaren zikloko azken filma. Gaur gauean “Nine Songs” tituluko luzemetraia ikusi ahal izango dugu. Zuzendaria Michael Winterbottom britainiarra da. Aktoreak berriz, Kieran O,Brien eta Margo Stilley. Filmak hirurogeita bederatzi minutu irauten ditu. Proiekzioa Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 2,60 euro balio du.
Lisa Londresera joaten den ikasle amerikarra da. Bertan dagoela, Matt gaztea ezagutzen du, musika kontzertu batean. Elkar maitemindu eta harreman bati hasiera ematen diote. Harreman horretan sexuak eta musikak garrantzia handia izango dute. Harremana urte horretako Eguberrietara bitartean mantenduko da, orduantxe bueltatuko baita Lisa Estatu Batuetara.
Lotutako albisteak
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan