Inauterietarako kartel-lehiaketa oraindik zabalik

30.01.06
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak zabalik mantentzen du aurtengo Inauteriak iragartzeko erabiliko duen kartel-lehiaketa. Hortaz, oraindik denbora dago marrazki eta proposamenak aurkezteko. Lehiaketaren irabazleari 450 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Zirriborroak sailaren bulegoetara eraman edo postaz bidali daitezke otsailaren 9ra bitartean. Postaz bidaliz gero, jarri behar den helbidea ondokoa da: Komentukua kalea z/g, 48260 Ermua (Bizkaia).

Kartela egiteko teknika librea eta egileak berak aukeratzekoa da. Deialdia arautzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, lanek neurri zehatz batzuk eduki behar dituzte. Tamainarik txikiena 42x30 cm dira eta handiena, berriz, 48x33 cm-ra artekoak. Gaiari dagokionez, autoreak erabaki behar du Inauteriak zein ikuspegitik landu, baina nahitaezkoa da, jai horren atalen bat adieraztea. Halaber, ‘Ermuko Inauteriak 2006’ esaldia agertzea ere, derrigorrezkoa da. Lanak euskarri zurrun batekin babestuak aurkeztu beharko dira, azalean 2006ko Inauteriak esaldia idatziz. Barnean, egilearen datuak jasotzen dituen txartela sartuko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan