Agur aurtengo Inauteriei

28.02.06
Kultura eta Gazteria

Aurtengo Inauteriari agur esango dio gaur Ermuak. Inauterietako asteartea betidanik giro eta zalaparta handiko eguna izan dugu gure herrian. Aurtengoak ere ez du itxura txarrik eta ziurrenik tradizioa errepikatu egingo da, goizean goizetik ikusi baitugu jendea mozorrotuta. Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartea (EMOEk) 60. hamarkadako erropez eta momentuko mugimendu hippyaz janztea erabaki du. Argitaratu duten kartelean irakurri daitekeenez gaurkoan, jardunaldi berezi eta ‘flower power’ bat biziko dute. Eguna goiz hasi dute merkatariek, 8,30etarako hasi baitute urteroko kalejira. Ikastetxeek ere, gaurkoa egun berezia dute eta, ikasleria mozorroturik joan da goizetik bertatik. Ikasleen jaiak goraka egingo du arratsaldean, herriko ikastetxeek ez baitaukate eskolarik gaur arratsaldez. Gainera, ikastetxe gehienek bihar jai eguna izango dute eta, bat edo beste, bada datorren astelehenera arte zubi egingo dutenak, zentro bakoitzean onartutako egutegiari jarraiki.

Animazioa herriko beste hainbat lekura ere zabaldu da, kasurako, zerbitzu publikoetara adibidez. Horrela, kultura, gazteria, emakume eta gizarte ongizate saileko lankideek gaurkoan mozorrotu eta bulegoak ere egokitu egin dituzte. Sail hori gaur Erdi Aroko ostatu gisa apainduta egon da eta gure lankideak bertako tabernari gisa aurkitu ditugu. Udal liburutegia eta bertako langileak ere, antzinako Egiptoko arropak jantzi dituzte, zerbitzua bera ere apaindu eta dekoratuz.

Egitaraua

  • 8,30etan: Merkatari eta Ostalari Elkarteko kideek osatutako bandaren kalejira.
  • 16,00etan: Haurrentzako diskoteka, Orbe plazan.
  • 19,00etan: Hortzmuga taldeak, ‘Rekolore’ tituluko kale-ikuskizuna eskainiko du. Emanaldia Orbe plazan hasiko da.
    22,30etan: Dantzaldia plazan, ‘Jamaica Orkestra Show’ taldearekin.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du