Kultur eskaintza anitza asteburuan

03.03.06
Kultura eta Gazteria

Gaur hasiko dugun asteburuak kultur eskaintza anitzaz gozatzeko parada emango digu. Gaur gauena, Ariel Rot musikari argentinar famatuak kontzertu akustikoa emango du Zinema, bere azken disko aurkezteko: ‘Ahora piden tu cabeza’. Emanaldia hamarrak eta laurdenetan hasiko da.

Larunbatean gauza gehiago izango ditugu aukeratzeko. Bakoitzaren ordutegiaren jarraiki, lehenengoa Zineman arratsaldeko 5etan hasiko den flamenko jaialdia dugu. Ekitaldia Andaluzia komunitateko egunaren oroimenez antolatu da. Sarrera doan da.

Ordu erdi beranduago, bost eta erdietan, udal liburutegian ipuin kontalarien saio berri bat hasiko da. Saioa 5urtetik 9ra bitarteko gaztetxoentzat da aproposa eta euskaraz izango da. Larunbateko kontalaria Eztibalitz Gonzalez Solozabal ermuar ezagun eta polifazetikoa izango da. Honek prestatu duen saioak ipuinak eta kantuak uztartzen ditu eta horregatik, ‘Kantu-kontu lapikoa’ titulatu du. Hortaz, ikuskizun erakargarria egin nahi du ipuinak eta kantuak tartejarriz entzuleak bereganatzeko, elkarrekiko konplizitatearen bila. eta prestatu dituen kontutxoak ondokoa dira:‘Txorimaloa’, ‘Zorro barneko neskatoa’ eta ‘Paketumea’.

href="http://www.putoamoakmatematiketan.net/">PAM rock talde ermuarrak emanaldia emango du bihar, ‘iXa’ deritzan bere azken diskoa aurkezteko. Emanaldia ‘Zappa’ Pubean egingo da, arratsaldeko 8etan hasita. Ermuko laukote honek bere hirugarren lana promozionatzen dihardu, zeina beren kontura eta inongo diskoetxeren laguntzarik gabe argitaratu duten. Albumean hamar abesti berri biltzen dira, herrian entseguetarako erabiltzen duten lokalean grabatu dituztenak. Taldeak soinu, melodia eta testu landuagoak agertzen ditu lan honetan, talde moduan garatzen jarraitzen dutela erakutsiz. PAM ondokoek osatzen dute: Markos Gimeno (baxua eta ahotsa), Carlos Balseiro (gitarra eta ahotsa), Iker Saenz de Zaitegi (ahotsa eta gitarra) eta JuanMi Bravo (bateria eta koroak). Sarrera doan da.

 

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan