2006ko Goya sarien irabazle nagusia ikusgai gaur

09.03.06
Kultura eta Gazteria

Gaurko zine-klubean, Isabel Coixet zuzendari kataluniarraren ‘La vida secreta de las palabras’ filma emango da. Filma aurtengo urteko Goya sarien irabazlea izan da, izendaturik zegoen bost aipamenetatik onentzat aukeratu baitute lau kasutan: filma, zuzendaritza, jatorrizko gidoi eta produkzio-zuzendaritza onenaren sariak eskuratuz, hain zuzen ere. Proiekzioa Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetan, martxoan emakume zuzendariei dedikatzen ari diren zikloaren barne. Pelikula drama bart da, 2005ean zehar errodatutakoa eta urte horretako urrian estreinatu zena. Kritika espezializatuak eta ikusleek harrera ona egin diote. Aktoreak ondokoak dira: Sarah Polley, Tim Robbins, Javier Cámara eta Eddie Marsan. Filmak 122 minutu irauten ditu. Sarrerak oro har 2,60 euro balio du, eta zertxobait merkeagoa da Zinemako bazkide direnentzat. Ekintza, Berdintasunerako udal sailak antolatu du.

Sipnosia

Itsasoaren erdian isolatuta petrolio plataforma bat dago. Bertan gizonek bakarrik lan egiten dute eta istripua gertatu izan da. Emakume bakarti eta bere iragana ahaztu nahi duen bat (Sarah Polley) plataformara eramaten dute zaurituta eta aldi baterako itsu geratu den gizona (Tim Robins) zaindutzeko. Zaindu eta zaintzailearen artean intimitate arraro bat hazten doa, sekretuz jositako harremana da; egi, gezur, umore, mina eta abar nahasten dituena. Protagonistek ez dira harremanetik onik irtengo eta beren bizitza aldatuko die. Iraganaren pisuaz hitz egiten digun pelikula dugu. Eta horren guztiaren gainetik, zirkunstantzia gordinenetan ere, amodioaz hitz egingo diguna.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du