-Berdintasunaren alde, aurpegia jartzen- ekimeneko materiala ikusgai

13.03.06
Berdintasuna

Emakumearen topaguneak martxoaren 8an ‘berdintasunaren alde, aurpegia ipintzen’ ekimenean ateratako argazkiak eta bildutako atxikipenak ikusgai jarri ditu. Ekimenak makina bat lagunen atxikipena jaso zuen sexu bientzako berdintasun erreala leloaz bat eginez, eta ugari izan ziran argazkia ateratzea nahi izan zuten lagunak. Horiek horrela, 400 lagun baino gehiagok atera zituzten argazkiak, helburuarekin bat egiten zutela agerraraziz eta kale-animazioko taldekideei ere baietza emanez. Antolatzaileek ekimenak jaso zuen harrera positibotzat jo dute eta laurehun pertsonek bere irudia emateko prest agertzea ‘arrakastatsua’ izan dela adierazi dute. Argazkia atera zutenen artean denetatik zegoen, umeak, gazteak, emakumeak, gizonak.

Erakusketa digitala izango da; hau da, bitarteko informatikoen bidez eta musikaz lagundurik –diaporama bat baten antzera-. Proiekzioak aste honetako hainbat egunetan egingo dira. Gaur, astelehena, eta bihar, martitzena, arratsaldez egingo dira, 5, t’erdietatik 6etara bitartean. Osteguna, azken eguna izango da, eta emanaldia, goizeko 11 t’erdietatik 12etara izanik. Sarrera librea eta doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
13.02.26
‘Tu voz’ tituluko lanak irabazi du ‘Martxoaren 8ko kartel lehiaketa

Eli Marín Gargalloren lana da eta ‘Martxoaren 8ko 'jardueren programaren azala izango da
Imagen
13.02.26
Berdintasunean bizi ezazu San Valentin

Kanpainak maitasuna aldarrikatzen du, berdintasunezko harreman osasuntsu eta aberasgarriak izanda