‘Ermua Hiria’ XII. Literatur lehiaketa

15.03.06
Udal Liburutegia

Kultura zinegotzigoak ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XII. edizioa zabaldu du. Oinarriek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bia aukera daude, euskaraz nahiz gaztelaniaz parte hartu baitaiteke. Lehiaketara 1990. urtean edo hori baino lehenago jaiotako autore nazional orok parte hartu ahal izango du. Lehiaketak 1400 euro banatuko ditu sarietan, 425 eta 275 euro narratiba eta olerkien atalerako hurrenez hurren, hizkuntza bakoitzean. Gaia librea eta autoreak aukeratzekoa da. Lanak maiatzaren 5era bitartean aurkez daitezke, udal liburutegira postaz bidaliz edo eskura entregatuz.

Lanak originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute. Luzeraz, tamaina ondokoa da: olerkiek ez dute ehun bertso baino gehiago izango eta, idazlanek, gehienez ere, DIN A-4 tamainako hamar orrialde edukiko dituzte. Lanen hiru kopia aurkeztuko dira, tarte bikoitzez eta orrialde bakarretik idazmakinatutakoak. Lan bakoitzak titulua izango du eta hari goiburu edo goitizen bat jarriko zaio, inolako datu gehiagorik gabe, autorearen anonimotasuna ziurtatzeko. Autorearen datuak gutunazal itxi batean sartuko dira, bere izen-abizen; NANaren fotokopia, eta harremanetarako telefono zenbakia jasoz. Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 31n, arratsaldeko ordu 2etan, ezagutaraziko da. Deialdia eta sariak hutsik utz ditzake epaimahaiak, lanek gutxieneko maila ez dutela uste baitu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Liburutegiak haurrentzako tailer berria antolatu du eta izen-emateak ireki

'Natura zure eskuan' titulua du eta izen-emateak martxoaren 2ra arte zabalik
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Imagen
12.02.26
Tailerrak, zozketak eta erakusketak ardatz izango dira komikiaren hiruhilekoan

Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa