Diru gehiago egongo da herriko jaiak prestatzeko
Herriko jaiak prestatzeko diru gehiago egongo da aurten. Udalak aurtengo programa prestatzeko 186.700 euro erabiliko ditu, hain zuzen ere. Hau da, antzinako hogeita hamaika milioi pezeta pasatxo. Udalak aurtengo jaietarako 13.400 euro esleitu diru, kultura saileko arduradunek aditzera eman zutenez jai batzordearen azkeneko bileran. Gainera, jaietarako erabiliko den diru-kopuru hori Udalaren aurtengo aurrekontu orokorrean ere jasotzen da.
Gehitutako diru-kopuru hori jaietako aurrekontu orokorra indartzeko erabiliko da. Dena den, oraindik zertarako erabiliko den zehaztu gabe dago. Nolanahi ere, aurreikusten da jarduera eta ikuskizun gehiago edo berriak antolatu eta kontratatzeko kultura sailak zuzenean erabiltzea, edota talde eta kolektibo ezberdinak eskatzen dituzten dirulaguntzen bidez banatu eta esleitzea. Iaz kultura sailak luzatu zitzaizkion diru-laguntza eskari guztiak ontzat eman zituen eta zegoen dirua gauzak antolatzeko proposamena egin zuten herriko talde eta kolektibo guztien artean banatu.
Lotutako albisteak
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako