San Pelaioko batzordearen jarduerak

11.04.06
Kultura eta Gazteria

San Pelaio auzoko jai-batzordeak aurrera jarraitzen du bere ekintzekin, auzoa dinamizatu eta, batez ere, sozialki berrindartzeko asmoz. Hori horrela, hastear dugun Aste Santu eta Pazkoa egunetan kapera apaintzea erabaki dute, gabonetan hasitako bideari jarraiki. Horrela, ostiralean paperez eginiko lore moreak eta arrosa gorriak jarriko dituzte lorontzietan. Aldarean, berriz, kaliz handi bat ardoarekin eta ogia ipiniko dituzte, horiek Jesukristoren odola eta gorputzaren adierazgarri direlako.

Figura berreskuratuta.

Ikastetxea Ekuadorren

Bestalde, batzordeak aditzera eman duenez Santiago Apostoluaren parrokiako kideekin bat egin dute Ekuadorreko lurraldean ikastetxe bat eraikitzeko xedez dirua biltzeko proiektuan. Hori horrela, batzordeak fatxadan jarriko den kartelaren kostua gain hartuko du. Kartelak bi metroko zabalera eta hiruko luzera izanen ditu. Aipatu kartel hori ikusgai dago parrokian beste hausterre‑egunaz geroztik. Bertan berrogei egun emango ditu, diru-bilketa egiten den bitartean.

Azkenik, batzordeak iragarri duenez San Pelaio ermitan kokatuta egoten den patroiaren irudia datorren uztailaren 2an bueltatu eta ikusgai jarriko da, hura garbitu eta koloreak berreskuratzeko egin zaion tratamendua bukatu ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako