Gaur -El Cabrero- kantariaren flamenkoa

28.04.06
Kultura eta Gazteria

José Domínguez, ‘El Cabrero’ goitizenez ezaguna dena, lehen bere lanbidea ahuntzaina baitzen, kontzertua emango du gaur Zineman, hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Kantariak ospe handia du, Espainian ez ezik nazioartean ere bai. Guztira hamazortzi disko grabatu ditu, guztiak abesti flamenkoekin bat ezik, bakar hori tangoari dedikatu baitio. Ikuskizuneko sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eskura daitezke kulturako bulegoetan –gaurko ordu biak bitartean- edo bestela kantaldia hasi baino lehen takilan.

Kantariak ikuskizun mistoa aurkeztuko digu, bere seme gazteenarekin konpartituko baitu oholtza. Ikuskizuna’ hitzak baino gehiago…’ titulatzen da. Lehen zatian, Emiliano Domínguez, semea arituko da kantuan. Honek, 27. belaunaldiko hainbat olerkarien lanak musikatu eta kantatuko ditu, bere kasa moldatutako hainbatekin –etxekoak tartean- batera. Emilianok teklatuan, baxuan eta perkusioan hainbat musikariren laguntza edukiko du. Bigarren zatian, bere aita, ‘El Cabrero’ handiak jardungo du, bere errepertorioko onena emateko asmoz. Azken honek, Manuel de Palma gitarra-jolearen laguntza besterik ez du izango. Saioari amaiera emateko, ahots eta estilo hainbat uztartuko dituzte. Ikuskizunak ordu t’erdi luzetxo iraungo du.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako