Jaiak eta erdi-aroko azoka Sallabente auzoan

07.07.06
Kultura eta Gazteria

Sallabente auzoak jaiak eta erdi-aroko merkatuaren hirugarren edizioa ospatuko ditu asteburu honetan. Erdi-aroko azokak bihar goizean irekiko da eta igande gauean itxiko. Ekitaldiak martxan daude duela egun batzuk, pala eta areto futboleko txapelketak eta jokatu baitituzte. Aste honetako lanegunetan zehar ere hainbat jarduera egin dituzte eta horien artean erakusketak, filma emanaldiak eta mahai-jokoak egon direlarik. Nolanahi ere, jarduerarik gehienak eta garrantzitsuenak gaur arratsaldetik igandera bitartean izango dira. Jai-batzordeak argitara eman duen egitarauan iragartzen denez haurrentzako jolasekin hasiko dira ekitaldiak, arratsaldeko lauretatik aurrera. Ordu erdi beranduago kalejira buruhandiekin egingo da. Gauean, diskoteka mugikorra girotuko du ‘Ozenki’k eta gaueko ordu baten laurden gutxitan festa latinoari emango zaio hasiera.

Larunbat eta igandea

Ekitaldiak aurrera jarraituko dute larunbat goizean. Haurrentzako parkea eta puzgarriak iragarrita daude goiz eta arratsalderako. Halaber, sardina eta saiheski jan herrikoia ere egingo da. Gaueko dantzaldian ‘Escala 2000’ taldeak joko du.

Larunbatean baita ere, erdi-aroko azoka egingo da. Azoka hamaika eta erdietan zabalduko da, pregoia irakurri ondoren. Musikari eta juglareak egongi dira. Arratsaldean, zirku-ikuskizunak izango dira, zangaluze, ,malabarista, perkusio-jole eta akrobata eta guzti. Gauean, suzko zaldunak izenburuko kale ikuskizuna izango da, malabaristak, musika, sua eta suziriak uztartuko dituena.

Igandean animazio eta ekitaldiak aurrera jarraituko dute. Egunean zehar, besteak beste, honako ekitaldiak egingo dira: Lambretta markako motorren kontzentrazioa, paella lehiaketa, tute lehiaketa eta aitita-amonentzat luncha. Arratsalde eta gauen, dantzaldia ‘Hacker’ hirukotearen esku egongo da. Azken trakak amaiera emango dio aurtengo edizioari. Oharra: Jarduera guztiak eta horiek ordu zehatzak jakiteko ikus esku egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
Premio en la ctegoría de 0 a 12 años de edad
21.06.24
Abian da Bookface udako lehiaketa

Ekimen dibertigarri honen hirugarren edizioa irailaren 15era arte luzatuko da
Imagen
20.06.24
Badator dibertsioz beteriko uda Oporretan Jolasen eskutik

Udako umeentzako jarduerak astelehen honetan, ekainaren 24an, hasiko dira eta 692 lagunek parte hartuko dute
Imagen
19.06.24
Rocioko amaren omenezko erromeria ospatuko du Ermuko Andaluziako Zentroak

San Pelaio plazan eta Betiondon izango dira ekitaldiak ostiral eta larunbat honetan