Udako argazkien lehiaketa

14.07.06
Kultura eta Gazteria

Gazteria Informatzeko bulegoak argazki lehiaketa berri bat antolatu du; ‘Oporrak 2006’ deiturikoa.

Argazkiak oporretako bidaiatan ateratakoak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak badira ere. Lehiaketa honetan parte har dezakete 1992. urtean edo lehenago jaiotako guztiek. Lehiaketan 700 €uro banatuko dira hiru saritan. Argazkiek bi tamaina izan ditzakete, batetik txikia, gutxienez 18 x24 cm-takoak izango direnak eta, bestetik, handiak, 24 x 30 cm-takoak izango direnak gehienez ere. Argazkiak koloretakoak izan behar dute eta kartoi mehe baten euskarrian aurkeztu behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 6a izango da eta hilabete horretako 18an emango du aditzera bere erabakia eta saridunen izena epaimahaiak. Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da, azaroaren 13tik 25era bitartean. Lehen saria jasotzen duenari 300 € emango zaizkio; bigarenari 200 € eta hirugarrenari 200 € balio duen argazki materiala emango zaio.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango