Kultur jarduera berreskuratzen

07.09.06
Kultura eta Gazteria

Kulturako udal sailak bere ohiko jarduera eta programazioari heldu dio, udako etenaldiaren ondoren. Oporretatik bueltaren ondoren ermuar gehienoi gertatu izan zaigun, gehienok bueltatu izan gara gure ohiko zereginetara. Hori horrela, kulturak irailari dagokion hileko programazioa aurkeztu eta kaleratu du. Aurreikusitako guztiaren artean aipatzekoak dira, besteak beste, folk musikako hainbat talderen emanaldiak, zeintzuk aste bukaeran zehar gauzatuko diren ‘folkez blai’ deritzan lehiaketako finalei loturik. Asteburuarekin batera ere zine komertzialaren hasiera ere etorriko zaigu. Halaber, zine-klubak ere bere emanaldiei ekingo die, datozen egunetan. Ondorengo aste bukaeran ezezik datorrenean ere musika izango da protagonista nagusiena, ‘musikale’ izena jarri zaion ekimenari esker talde ezberdin ugari hartuko baitugu gure kaleetan.

Bestalde, aipamen berezia ere merezi du hileko azken ostiralean Agustin Jiménez aktore eta komiko ezagunak aurkeztuko duen antzerki emanaldia. ‘Komediaren klub’eko kide honek ‘7bekatuak.com’ muntaia ekarriko du. Lana ‘stand-up comedy’ genero amerikarrean oinarritzen da eta aktore bakarraz baliatzen aitzindaria da, aktore hori ikuskizunaren izar bakarra bihurtzen delarik.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango