Titzina antzerki taldeak, -Entrañas- antzeztuko du gaur

06.10.06
Kultura eta Gazteria

Titzina antzerti taldeak, ‘Entrañas’ muntaia antzeztuko du gaur. Ikuskizuna Ermua Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du ikusle orokorrentzat eta bi gutxiago zinemako bazkide diren pertsonentzat. Emanaldia Gaztela eta Leoneko kultur zentroak egunotan ospatzen diharduen kultur eta kiroleko XXIII. astearen egitarauaren barne dago.

‘Entrañas’ muntaia sormen-lana da, taldeak gerra zibila bizi izan zuten pertsonei egindako elkarrizketatan oinarritzen dena. Obrak Soledad izeneko neskaren istorioa kontatzen digu. Bera Bartzelona hirian bizi da eta erditu berri dagoela, haurdunaldiaren bederatzi hilabetetan bizitakoak kontatuko digu, bizia aldatu baitiote. Haurdun dagoela jakitean, bere familiari eta euren sustraiei buruzko jakin-mina sartzen zaio. Oroitzen hasi eta aitonaz ezer gutxi dakiela ohartzen da, dakien gauza bakarra gerra zibilean desagertu zela da. Hori aitzakia hartuta Espainiako lurraldearen barrena bidai batean murgiltzen da Josep aitonarekin gertatu zena zehatz-mehatz jakiteko.

Bidaia fisiko eta oso sentikorra da, protagonistaren biziari eragingo diona. Bidaia bat non lehena, oraina eta geroa gainezartzen diren, gutariko askorentzat ezezaguna zaigun gaia gogorra jorratzeko: gerra zibila.

Obra tragikomedia bat da eta laurogei bat minutu, gutxi-gorabehera irauten duena.

Egitaraua

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako
Imagen
20.01.26
Antzokiak bi ekoizpen espainiar, azpitituludun eta animazio bana proiektatuko ditu aste honetan

‘Frontera’ eta ‘Rondallas’ dira programazioaren ardatz; zinelubean ‘Father, mother, sister, brother’ eta haurrentzako saioan ‘200% Wolf’ emango