Informatika-jaiaren bigarren edizioa

17.11.06
Kultura eta Gazteria

Asteburu honetan gauzatuko da Ermuko II. Zibernauten jaia. Antolatzaileek aurtengoan gutxienez 75 gazte bildu nahi dituzte, iaz baino hamabost gehiago. Ziberpartya Ariztmendi pilotalekuan egingo da datorren igandera bitartean. Jaia iazko estreinako urtetik bertatik ezaguna da ‘INDANET’ izenarekin. Jaiari atzokoan eman zitzaion hasiera eta igandean itxiko da, arratsaldeko 5etan. 72 ordu horietan parte hartzaileek beren ezagutzak eta esperientziak elkarren artean trukatu ahal izango dituzte, oro har informatikarekin gozatzeaz gain. Antolatzaileek sare bidezko jolas eta txapelketak –banakako nahiz taldeka-, lehiaketa digitalak eta zozketak antolatu eta iragarri dituzte. Halaber, hitzaldi hainbat ere emango dira. Hiru egun horietan ere, Ariztmendin bideoak, serieko jolas saioak eta zozketak izango dira.

Ekimena hainbat ermuar gazterena da, informatikako elkarte batean bildu direnak. Talde honek Merkatuko Merkatarien eta Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteetako laguntza lortu du, baita beste hainbat dendarena eta udal honek babesa ere bai. Parte hartzaile bakoitzak bere ekipoa eraman beharko du frontoira eta bertan mahai eta aulkiez gain, lotura bai sarera bai internetera izango ditu. Kanpotik datozenentzat edo nahi dutenentzat aurreikusita dago frontoian bertan lo egiteko aukera, hain zuzen ere goiko aldeko gimnasioan. Partaideek, aldagelak eta dutxak ere erabili ahal izango dituzte hiru egunak erosoago pasatzeko. Udal Merkatuko merkatarien Elkarteak gosaria emango die goizero informatika zale horiei. Parte hartzaile guztien artean, opariak zozketatuko dira. Izen-emateak 10 euro balio du.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin