Santa Zeziliaren jaialdia gaur egingo da

17.11.06
Kultura eta Gazteria

Alboka Musika Eskolak, Pispillu abesbatzak eta, Gure Ametsa eta Txindurri dantza eta txistu taldeek Santa Zeziliaren omenezko jaialdia ospatuko dute gaur gaueko 10etan, Santiago Apostoluaren elizan. Jaialdirako sarrera librea eta doan da, nahi duen guztiarentzat. Urtero ospatzen den jaialdi horretan, kantu, musika eta dantza uztartuko dira, talde antolatzaile horien partaideen eskutik.

Egutegiaren arabera, Santa Zezilia datorren asteazkenean izango da, azaroaren 22an, baina asteko lan eguna denez, zertxobait aurreratu egin da.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen