Toki-garapenaren astea gaur hasi da
Ermuko udalak urtero antolatzen duen Toki-garapenaren eta ekintzailearen astea gaur hasi da. Jarduera gaurtik ostiralera bitartean gauzatuko da, bost egunez. Ekimena Sustapen Ekonomikoa, Enplegu eta Trebakuntza sailak antolatu du, Europako Fondo Sozialaren laguntzarekin. Gaurko egunerako iragarrita dauden jarduera kondoko hauek dira:
Goizeko saioa:
- 10:00etatik-11:00etara: IZARRA Enpresa-ekimen zentroan dagoen enpresa-mintegiaren ateak zabaltzeko eguna.
- 11:00etatik-12:00etara: TAILERRA (Izarran): Enpresa sortu eta arrakasta izateko modua.
Arratsaldeko saioa:
- 16:00etatik-18:00etara: TAILERRA (Emakumearen Topagunean): Emakume ekintzailea. Saio honetan haurtzaindegi zerbitzua egongo da behar duten guztientzat.
Bestalde, berrikuntzari buruzko Toki-garapeneko jardunaldiak asteazken eta ostegunean egingo dira. Horietan berrikuntzaren eragina aztertuko da hala administrazioaren eremuan nola toki-garapenaren enpresen sorkuntzan.
Norbait parte hartzeko interesa badu, oraindik garaiz dabil, izena-eman ahali zango baita biharko ordu batak bitartean. Horretarako interesdunak jlorenzo@udalermua.net helbidera idatzi edo 943-17.91.51 telefono zenbakira deitu behar du eta bere datuak eman.
Lotutako albisteak
Hilaren 20an, larunbata, eta 21ean, igandea, Merkatu plaza zaharrean
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
