Imagen
-Ave Sosia- antzeztuko da gaur
19.01.07
Kultura eta Gazteria
Santi Rodriguez aktore eta komikoak gaur Zineman antzezpena egingo du, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Rodriguez aski ezaguna egin da telebistako ‘7 vidas’ bezalako serietan parte hartzeagatik. Gaurkoan, Ermura datorkigu ‘Ave Sosia’ izeneko muntaia aurkeztera. Obraren egokitzapena Alejandro V. Garciak egin du eta zuzendaritza Pepe Queroren esku dago. Lana Aristofanes eta Plauto klasikoen obretan oinarritzen da. Produkzioa Andaluziako Antzerki Zentroaren eta sektore pribatuaren arteko elkar lanari esker etorri zaigu. Sarrerak 10 euro balio ditu ikusle orokorrentzat. Gaur gauean, takilan eskainiko dira oraindik saldu gabe dauden hainbat sarrera, guztiak ere goiko aldekoak.
Lotutako albisteak
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin