Inauterietako kartela aukeratu da

07.02.07
Kultura eta Gazteria

Sonia García ermuarrak irabazi du ‘2007ko Inauterien kartel lehiaketa’. Gazteak lehen saria eskuratu du oilar baten buru koloretsu eta ikusgarri baten bitartez, zeinaren figura eta gandorra esku baten bidez errepresentatzen dira. Irabazleak sari moduan laurehun eta berrogeita hamar euro eskuratuko ditu. Lehiaketara hogeita zortzi proposamen aurkeztu dituzte beste horrenbeste autoreek eta Garciaren lana guztien arteko onena jo du epaimahaiak. Marrazki hori inauteriak iragartzeko kartel eta programetan erabiliko da.

Programa, jada inprentan

Inauterietako programa eta barne hartuko dituen ekintzak jada zehaztuta daude eta argitaratzear, inprentan baitago. Egitarauari hasiera emango zaio hilaren 15ean, ostegun gizenean eta, gure herrian, Eguen zuri egunean. Egun horretan herriko ikastetxeek ohiko Oilarraren jokoa gauzatuko dute eta, ondoren, haurrentzako diskoteka izango da. Biharamunean, herriko hainbat elkarteek, ‘Hartza Eguna’ ospatu eta kalejira egingo dute. Larunbatean haurrentzako jokoak,kalejira eta dantzaldia egingo dira. Azkenik, egunik garrantzitsuena gurean, asteartea izango da, betiko legez. Egun horretan merkatari eta ostalaritza elkartekoek kalejira eginen dute goizetik bertatik. Egunean zehar, haurrentzako diskoteka, kale ikuskizunak eta dantzaldia ere egingo dira.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen