Azterkosta proiektuko hainbat sari Ermura

19.02.07
Ingurumena

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak aurtengo ‘Azterkosta-CoastWach’ proiektuari dagokion sariak banatu berri ditu. Ekitaldia Donostiako Akuarioan egin zen azken larunbatean. Azterkosta proiektuaren helburua nagusia gure kostaldea ezagutu eta zaindu dezagula da. Gure udalerrira banatutako sarietatik hiru etorri dira. Lehena, Eskolabarri ikastetxeko Samuel Fernández ikaslearentzat izan da. Honek accesita eskuratu du pintura atalean. Bigarrena, Isabel Prietori esleitu zaio, programa horren koordinadora izan baita azken hamabost urteetan. Prietok programaren koordinazioaz arduratu izan da programaren lehenengo urtetik. Harrez geroztik, urtero, bataz beste, 180 bat ikaslek parte hartu dute gure kostaldeko ekosistema ezagutzeko tailerretan. Hirugarren eta azken, garaikurra, Ermuko Udal honentzat izan da, urterik urte ekimenari lagundu izan diolako eta, azken urteetan, ikasle eta irakasleek Debako Santiago hondartzara joan daitezen tren alokatu eta ordaintzen duelako.

Ezkerretik eskumara Isabel Prieto, Mª Asun Ardanza alkateordea eta Samuel Fernández

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan

Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate