Asteburu honetan Txindurri eta Korrika izango ditugu

23.03.07
Kultura eta Gazteria

Gaur hasiko dugun aste bukaera jardueraz gainezka datorkigu. Txindurri dantza eta txistu taldeak bere egunak ospatuko ditu datorren larunbat eta igandean. Ekitaldiei bihar arratsaldean emango zaie hasiera, sei eta erdietatik aurrera Adolfo Jainaga trikitilariaren musika eta emanaldiarekin. Iluntzeko zortzietan, larrain dantza egingo da nahi duten guztiek dantzatu ahal izango dutena.

Igandean egunari hasiera emango zaio goizeko 10etan, txistularien dianarekin. Ordu bete beranduago, taldeko dantzariek kalejira egingo dute. Eguerdiko hamabi eta erdietan hainbat taldek dantza-erakustaldia egingo dute, herriko plazan.

Korrika

Igandean ikusmin handia sortu eta partaidetza ugari bilduko duen ekimena KORRIKA izango da. AEK-k euskararen alde bi urterik behin antolatzen duen herri martxa gurera ailegatuko da eguerdi aldera, Mallabiatik. Karrerak hainbat kilometro beteko ditu hirigunetik, kolektibo ezberdinen ordezkariak lekukoa txandakatuz eramango dutelarik. Gure kaleetatik bere ibilbidea bete ondoren, Eibarrerantz abiatuko da.

Egitaraua

12:10etan: Badator KORRIKA
14:30etan: Herri bazkaria

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin