Kultur jarduera ugari asteburu honetan

25.05.07
Gizartea

Gaur ekingo dugun asteburuan kultur, jolas eta jai jardueraz gainezka dator. Gaztela-Mantxako zentroa bere kultur astea ospatzen dihardu astearen hasieratik. Astean zehar hainbat gauza burutu dituzte, baina jarduera gehienak asteburuan eginen dituzte. Programa ondokoak jasotzen ditu:

Gaur; 19:30etan: lurralde ezberdinetako jaki tipikoen aurkezpena. Parte hartzaileak: Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia eta Euskadi. Egoitzan, Errebalburu, 7an.

Larunbata; 19:00etan: Dantza erakustaldia plazan. Parte hartzaileak: Guadalajarako ‘Palacio Cotilla’; Extremadura eta Andaluziako zentroen taldeak.

Igandea; 12:30etan: ‘Zumake’ eta ‘Palacio Cotilla’ taldeen erakustaldia, Zineman.

Rock kontzertua

‘Luchando para cambiar’ izeneko taldeak rock kontzertua eskainiko du gaur, gaueko 11etan, Orbe plazan. Emanaldian ‘+Insomnio’ izeneko azken lana aurkeztuko du, hardcore musika jotzen duen talde honek.

‘Euskal Jaia’k 30. urteurrena beteko

600 dantzari eta begiralek parte hartuko dute asteburu honetan Ermuan ospatuko den ‘Euskal Jaian’. Ermuko Euskasl Jaiak aurten bere 30. urteurrena beteko du eta antolatzaileek ahalegina egin dute, aurtengoa berezi aizan dadin. Jarduerak larunbata nahiz igandean gauzatuko dira. Programa:

Larunbata:

  • 12:00etan.: Kalejira erraldoi erraldoi eta dultzaina joleekin.
  • 13:00etan.: Erromeria Adolfo Jainagarekin.
  • 14:15etan.: Larraindantza

Igandea

  • 10:00etan.: Harrera dantzari taldeei.
  • 10:30etan: ‘Hamarretakoa’ San Pelaion.
  • 11:00etatik 13:00etara: Kalejira auzoeetatik.
  • 13:00etatik 14:00etara: Itsasi eta Txindurri taldeen erakustaldia.
  • 17:00etan.: Talde guztiek batera dantzatuko dute

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte