Munduko ipuin kontalarien ekimenean, Venezuela protagonista
Bart arratsaldeko Munduko Ipuin Kontalarien hirugarren saioa Venezuelari egokitu zitzaion. Saiora hamazortzi neskato eta mutiko gazte bildu ziren, herrialde hartako ordezkari Raquelek kontatzeko zuena entzuteko. Honek, herrialdearen kokapenaz, bertan jaten dutenaz, erabiltzen duten txapona zeta gainerako hainbat datu eman zizkien. Horrez gain, bera familiaren argazkiak eta Caracas hiriburuko lekurik esanguratsuenenak erakutsi zizkien. Bertako jolas tradizionalen berri eman eta ipuin bat irakurri zien, musikaz lagunduta. Saioari amaiera emana urretik txokolatezko gozo bana banatu zien parte hartu zutenei.
Gaurko saioa, bertan behera
Bestalde, gaur arratsalderako iragarrita zegoen saioa bertan behera geratu da, Marokoko saioa egin behar zuen ordezkariak bidai batera joan behar izan duelako. Mohamedek, ahal bada, datorren asteko egun batean egingo du saio hori, oraindik erabakitzeke dagoen egunean, zeina aldez aurretik iragarriko den.
Lotutako albisteak
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
