Zine-klubak ziklo berri hasiko

21.06.07
Kultura eta Gazteria

Mudo-Drogot Zinematografo taldeak antolatzen duen zine-klubak, ziklo berri bati hasiera emango dio gaur. Ekaineko ziklo hori Gay eta lesbianen nazioarteko egunari dedikatuko zaio. Gaur ‘La memoria de los peces’ tituluko filma proiektatuko da. Zineman gaueko hamarrak eta laurdenetan. Irlandan egindako produkzioa da, 2003. urtean grabatutako luzemetraia, laurogeita zazpi minutu irauten duena. Lana Liz Gillek zuzendu du. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

Clarak bere mutil laguna harrapatzen du Isolderen besoetan eta horri musu ematen. Bat-batean erreakzioa izango da, erromantzeak, bihotz hausturak eta harreman bihurriak. Pertsonaia bakoitza harreman perfektuaren bila ibiliko da. Batzuk ezkondu egingo dira eta beste hainbat banatu; batzuek aste batzuk besterik ez dute irauten elkarrekin… Guztiok gauza bakar batean bat etorriko dira eta gauza hori gabe ezin izango dute bizi: amodioa izango da elementu hori. Harreman heterosexual, gay eta lesbianoen izaera aztertuz gero, filmak inguratzen gaituenari buruz, nahi dugunari eta beldurra ematen digunari buruz hainbat pista emango dizkigu.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak