Sallabente auzoa jaietan

05.07.07
Kultura eta Gazteria

Sallabente auzoak bere jaiak ospatzen ari da azken egunetan. Egitarauari lanegunekin batera hasiera eman zitzaion, aste honetan gazteriaren kultur astea ospatzen ari baita. Ekitaldiak martxan daude duela egun batzuk, areto futboleko txapelketako finalak jokatu baitituzte. Aste honetako lanegunetan zehar ere hainbat jarduera egin dituzte eta horien artean egurrez landutako objektuekin erakusketak eta bide hezkuntzari buruzko marrazki eta lehiaketak egon direlarik. Nolanahi ere, jarduerarik gehienak eta garrantzitsuenak bihar arratsaldetik igandera bitartean izango dira. Jai-batzordeak argitara eman duen egitarauan iragartzen denez haurrentzako jolasekin hasiko dira ekitaldiak, arratsaldeko lauretatik aurrera. Ordu erdi beranduago kalejira buruhandiekin egingo da. Gauean, diskoteka mugikorra girotuko du ‘Ozenki’k eta gaueko ordu batean festa latinoari emango zaio hasiera. Halaber, gurpil kubatarra deritzana eta koreografiak ere egingo dira.

Auzoko jai batzordeak egitarau dotore eta zabala argitaratu du, azala eta atzeko aldea koloretan eta barruko 32 orriak zuri eta beltzean. Programa eta jaiak antolatzeko herriko dendari, ostalari eta enpresari ugariren laguntza jaso dute, zeintzuek bertan aipatzen diren. Egitarauan jasotako jardueren eta horien orduen zehaztasunak kontsultatzeko, ikus eransten dugun alea.

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak