Loquillo kantariaren kontzertua, bakarrik egiten ari den birakoa

20.07.07
Kultura eta Gazteria

Loquillo kantariak kontzertua emango du bihar San Pelaio parkean, gaueko hamaika eta erdietatik aurrera. Ekitaldi hori, jai egitarauan biharko iragarrita dagoen gauzarik garrantzitsuena da. Kantari kataluniarraren etorrerak ikusmin handia sortu du, herrian ezezik inguruko bailaretan ere, esaterako Durangaldean, Lea-artibain edo Deba-barrenean. Gainera, ikusmin hori handitu egin du kontzertua parkean zabalik eta dohainekoa izateak. Kantaldia rock kantari ospetsuak aurtengo udan bakarrik egingo duen biran txertatzen da. 2007ko uda honetan ez baitu ezagun egin den ‘Los Trogloditas’ bere ohiko bandarekin joko.

Loquillok Ermuan beste musikari batzuekin arituko da gure herrian eta talde horren partaide dira Igor Paskual, Jaime Stinus, Cuti, Laurent eta Laura Gomez-Palma. Bere hurrengo diskoa ere horiekin grabatuko du udaren bueltan. Birari hasiera eman zaio uztaila honetan bertan eta ikuskizuna Ermura etorriko zaigu Tarrasa, Bartzelona, Tarragona eta Barakaldotik pasa ondoren. Ekainean Loquillo eta Troglodita bandak bere ametsetako bat bete izan dute ‘Rolling Stones’ talde britainiarraren aurretik jo baitute horiek Madrilen, Bartzelonan eta El Ejido herrian eman dituzten saioetan.

Kantariak bere diskografia zabaletik ibilbide bat egingo du, gogoratu behar baitugu hogei diskotik gora dituela. Entzun izango ditugun abestien artean, musika zerrendatan postu oso onak lortu izan dituzten hainbat kantu izango dira, esaterako ‘Cadillac solitario’ edo ‘Quiero un camión’, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen