Herriko jaien hasieari itxaron gabe, asteburu bizi-bizia

20.07.07
Kultura eta Gazteria

Ermuak jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest dago. Horrela antzeman daiteke jai-egitarauari begiratu bat eman eta dakarren eskaintza zabala ikusita. Gainera herritar guztiok jai eta festa egun horiei gogotik heltzeko irrikan gaude. Horri horrela izateko arrazoiak anitzak dira: dugun uda ximela, koadrilen arteko lehiaketak, oporrak esku-eskura edukitzeak, eta beste abar luze bat jaien eztanda aurreratuko dutenak. Azken egunetan joera hori nabaritzen da; lehen lehenengo aukeran kalera irteten baikara goiz, arratsalde nahiz gauez, eta asteburu honetan ere horrela izatea espero da.

Jokoak ixteko, gaur play-back lehiaketa ospatuko da

Gaurkoan ikusmin handiena sortuko duen ekitaldia ohiko play-back lehiaketaren saioa izango da, herriko plazan gaueko hamar eta erdietatik aurrera ikusteko aukera izango duguna. Ohiko eta tradizio hitza erabiltzean paradoxa sortu badaiteke ere, horrela da ez betidanikoa delako. Ohiko diogu, urtero programan errepikatu arren, oso gurea delako eta egitarauan mantentzea lortu duelako, oso interesgarria eta erakargarria izaten baita, jarduerak urte asko izan arren. Ziur gaude, aurtengoan ere gure gazteek harridura puntu hori lortuko dutela, prestatzen dituzten emanaldi askok orijinaltasun handia izan ohi dutelako eta, nola ez, lan asko ere bai.

Gure argazki albunean gordeta dugun bat, 2005ean jokatutako play-back lehiaketan ateratakoa

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak