Zeru zabaleko zine zikloa bere azken txanpan sartu da

27.08.07
Kultura eta Gazteria

Zeru zabaleko zine zikloa bere azken txanpan sartzen da aste honetan. Datozen egunetan filma bi proiektatuko eta, ondoren, zikloari amaiera emango zaio. Gaur gauean akzioko luzemetraia bat ikusi ahal izango dugu. Filma hori ‘El motorista fantasma’ da, (jatorrizko bere titulua ‘Ghost Rider’). Produkzioa iparramerikarra da, ‘Columbia Pictures’ etxearena. Luzemetraia beldur eta fantasiazko generoan kokatzen da. Zuzendaria Mark Steven Jonson da eta bere iraupena 105 minutu dira. Filmean, bestak beste, Nicolas Cage, Wes Bentley eta Peter Fonda aktoreek parte hartzen dute. Proiekzioa Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera. Emanaldia doan da.

Sinopsia

Lana Marvel komiki ospetsuaren egokitzapen bat da. Aspaldi, Johnny Blaze (Nicolas Cage) motor gidariak deabruarekin akordioa egin zuen bere bihotzeko kuttunenak babes zitzan: aita eta gaztetako neskalaguna, Roxanne. Deabrua orain akordio hura betetzeko eskatzera bueltatu da. Horri horrela, Johnny egunez motor gidari ausartegia eta akrobata da. Aldiz, gauez, deabrua lekuko duela, motor gidari eta mamua izango da, deabru zantarrak ehizatuko dituena. Johnnyk deabruaren nahiak asetu beharrean aurkitzen bada ere, bere madarikazio eta botereak errugabeen alde egiteko erabakia hartzen du, bere patuari aurre egin behar badio ere…

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin