Zinemako emanaldiak Shrek filmarekin hasiko dira
Ermua Zinema aste bukaera honetan irekiko da, oporretan itxita egon baita. Zine komertzialeko emanaldiak larunbatean hasiko dira, ‘Shrek’ filmaren hirugarren produkzioarekin. Filma adin guztientzat da aproposa. Larunbata eta igandean bina saio emango dira. Larunbatekoak iluntzeko 8etan eta gaueko hamar eta erdietan izango dira. Igandean berriz, arratsaldeko bostetan (haurrentzat) eta iluntzeko zortzietan. Astelehenean emanaldi bakarra egingo da, gaueko hamarretan.
Hasi berri dugun iraila honetan programatutako filmak batez ere, gazteentzat pentsatuta daude. Horren lekuko, iragarrita dauden lau filmak umeentzat baitira: ‘Shrek Tercero’, ‘Piratas del Caribe 3’, ‘Harry Potter y la orden del Fénix’, eta ‘Los Simpsons’, hain zuzen ere. Sarrerak haurrentzat bi euro balio du (arratsaldeko 5etako saioan) eta gainerako guztiak 3,95 euro (helduentzat).
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin