-Padre nuestro- filma proiektatuko du gaur zine-klubak

22.11.07
Kultura eta Gazteria

‘Mudo Drogot Cinematógrafo’ taldeak azaroko zine-klubeko bigarren saioa dakarkigu gaurkoan. Gaur gauean, Ermua Zineman ‘Padre nuestro’ tituluko filma proiektatuko da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak 3 euro balio du. Luzemetraia Chistopher Zalla zuzendariarena da, 2007an estreinaturikoa eta 105 minutu irauten duena. Aktoreak, besteak beste, ondoko hauek dira: Jesús Ochoa, Armando Hernández, Jorge Adrián Espíndola eta Paola Mendoza. Pelikulak immigranteen inguruko drama bat kontatzen du. Filmak Donostiako aurtengo Zinemaldian epaimahaiaren Sundance saria eskuratu du.

Sinopsia

Iragan kriminal batetik ihesi, Juanek Mexikotik New Yorkera immigrante ilegalak eramaten dituen kamioian muntatzeko erabakia hartu du. Kamioian Juan ezagutuko du, aita dirudunaren bila dabilen pertsona.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin