Gaur gauean –El jefe de todo esto- obra antzeztuko da Zineman

01.02.08
Kultura eta Gazteria

‘Ados Teatroa’ konpainiak ‘El jefe de todo esto’ antzezlana dakar gaur Ermura. Antzezlana Ermua Zineman egingo da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Garbi Losadak zuzentzen du eta bertan hainbat aktore ezagun lan egiten du. Antore taldea ondokoa da: Oscar Terol, Koldo Losada, Elena Irureta, Mila Espiga, Josean Bengoetxea, Carlos Nguema eta Santiago Sueirasen lankidetza berezia. Sarrerak 10 euro balio du eta ikuskizuna hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira Zinemako takilan.

Sinopsia

Informatikako enpresa baten jabeak hori saldu nahi du. Enpresa sortu zuenean nagusi bat asmatu zuen eta horrek orain eragozpen piloa sortuko dio. Nagusi imajinariaro ‘Honen guztiaren burua’ deitzen zion, eta horri leporatzen zizkion hartu beharreko erabaki zail eta deserosoak.

Enpresa erosteko asmotan dabiltzanek benetako nagusiarekin zuzenean hitz egitea eskatzen dute. Egoerari aurre egiteko bolada txarrean dabilen aktore kontratatzen du, presidente horren figura betetzeko. Aktorea bere paperean buru belarri sartzen da eta hain ondo bete nahi du, bere lana pantomina hutsean geratzen dela.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin