Odol emaileentzako deia

20.02.08
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du biharko, otsailaren 21eko ostegunerako. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahal izango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.

Odol-emaileek bigarren hilabetez, sms mezu batzuk jaso dituzte beren esku telefonoetan, non jakinarazten zaie bihar odola emateko aukera izango dutela. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkie guztiei beren laguntzagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"