Aukera-azoka goizean ireki da, giro politarekin

29.02.08
Gizartea

Ermuan aukera-azokaren edizio berria dugu asteburu honetarako. Azoka herriko Orbe Kardinalaren plazan jarri da eta ostiraletik igandera bitartean egongo da zabalik. Azoka Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu du Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren babesaz. Azokara elkarteko kide zortzi dendak bildu dira. Horiek guztiak amaitzear dugun negualdiko produktuak eskaintzen dituzte. Azoka horretan ehungintza eta arropak daude, haur, gazte eta jaio berrienak, mertzeria-gaiak eta osagarriekin batera. Azokak bere ordutegi propioa izango du, goizez eta arratsaldez. Goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara artekoa izango da eta, arratsaldez, de 17:00etatik 21:00etara. Igandean ordutegia bakarrik goizekoa izango da, itxiera arratsalde hasieran egingo delarik, arratsaldeko 2etan.

Ekimena gaur goizean ireki da eta herriko plazatik eta jarritako saltokietatik bisitari asko pasa dira. Goizean giro polita izan da, herritar eta erosle ugari bildu baitira. Horretarako, gaur ostirala izatea eta ateri egoteak ere lagundu egin du. Ekimenean parte hartuko duten dendak ondorengo zerrendan jasotzen dira: Marisa, D’Skaro, Margel, Drach, Dulce Bebe Peque’s, Drach, Gauzak, Juana Mari eta Elastic.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz