Euskarak diaporama proiekzioa antolatu du biharko Lobianon

04.06.08
Euskara

Bizikletaz bidaiatzea garraio edo aisialdia baino gehiago da, guztiaz gain ilusioa da eta hori berori Mikel eta Rosa bikoteak eta euren bi semeek, Eki eta Lurrek, erakutsiko digute. Bihar osteguna Lobiano kultur gunean, arratsaldeko 19:00etan bizibidairiak –protagonista zuzenak- diaporama emango dute, proiektu horretan bizi eta jasandako gorabeherak kontatzeko. Ekitaldi horretan 2006an Euskal Herrian zehar bizikletaz egindako oporraldia azalduko digute. Oso modu ona gure herria ezagutzeko, merkea eta oso osasuntsua! Zatoz eta gozatu.

Saioa udal Euskara sailak antolatu du, eta ekaina honetako ‘Gure Agenda’ izenekoaren barne txertatzen da.

Laburpena

Euskal Herriko irudi anitza ematen saiatzen gara, horretarako ibilbidean, besteak beste, aurkituko ditugu: 7 lurraldeak eta 7 kapitalak, Zuberoako baserri-girokoen tokiak eta Nerbioiko ezkerraldeko hiri-girokoenak, Urumeako hezetasuna eta Bardeetako idorra, Isturitzeko antzinatasuna eta Kursaal-eko modernitatea, Arabako Lautadako ordokia eta Pirineoko maldetako gertutasuna, kostaldeko kresala usaina eta lehorrekoaren zerealarena, Gernikako zuhaitzaren euskal ikurra eta Guggenheimaren nazioarteko onespena. Guztira 1.178,9 kilometroko ibilbidea.

Rosa, Mikel, eta berain seme-alabak Eki eta Lur

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin