Islama: pertsona guztion ondare

04.06.08
Gizartea

Islama zertan den ezagutzen laguntzeko eta horretara hurbiltzeko erakusketa jarri da aste honetan Ermuan. Aurreiritziak askotan beste kultura edo munduetara hurbiltzea ekiditen dute. Sarriegi, gauzak ezagutu gabe horiei buruzko iritziak izaten eta horien gainean epaiak egin ohi ditugu, nahiz eta ideia horiek errealitatetik urrun egon. Islama eta bere mundua gutariko askorentzat erabat ezezaguna zaigun arren, gizartean aurreiritzi gehien duen kultura da.

Egoera hori iraultzeko, Islama:guztion ondare titulupeko erakusketa ekarri dute herriko herriko gobernuz kanpoko erakundeek . Erakusketa hori Ermuko VII. Inmigrazio jardunaldien barne txertatzen da. Erakusketa datorren ostiuralera bitartean egonen da zabalik.

Ordutegia: goizez bisita gidatuak egiten dira DBHko ikasleentzat. Arratsaldez, pertsona ororentzat zabalik seietatik iluntzeko zortzietara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz