Fast Food Nation filma proiektatuko gaur zine-klubean
Aste honetako zine-klubean ‘Fast Food Nation’ filma proiektatuko da. Proiekzio hori Kooperazioko udal Kontseiluak antolatu du eta Immigrazio Jardunaldien programan txertatuta dago. Filma Richard Linklater zuzendariarena da eta 2006. urtean aurkeztu zen. Bere iraupena 115 minutu dira eta dramaren generoan kokatzen da. Proiekzioa Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatziak eta erdietan.
Sinopsia
Otordu azkarrak egiteko jatetxe kate bateko exekutiboak, Don Hendersonek, arazo larri bat dauka esku artean. Bere enpresako hanburguesarik famatuenak ez daude jateko onak, okela kutsaturik baitago. Hendersonek arazoa zein den eta bere jatorria non dagoen argitu beharko du. Arazoaren jatorri eta muinera ailegatzea ez da batere erraza eta zuzena izango. Ikerketa hastearekin batera Amerikar gizarten janaririk tipiko eta ezagunenaren alderdirik iluneranzko bidaiari ekingo dio. Bilera aretoak utzi eta hiltegietan barrena sartuko da, zer aurkituko ote: auskalo… Filma Eric Schlosserren liburu batean oinarrituta dago.
Lotutako albisteak
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz