Imagen
Budapestera bizikletan eginiko bidaia aurkeztuko du Imanol Alvarezek
11.06.08
Gizartea
Hungariako Budapest hiriburura bizikletan egindako bidaiaren laburpena aurkeztuko du gaur arratsaldez Imanol Alvarez ermuarrak. Bidaia diaporama baten bidez kontatu eta laburtuko digu, gaur arratsaldeko zazpi eta erdietan Lobiano Kultur Gunean egingo den ekitaldian. Alvarezek bizikletan egindako ibilbidea eta bidaia horren gora-beherak luze eta zabal kontatuko dizkigu, argazki eta filminen bidez. Amaitu ostean bertaratutakoen galderei ere erantzungo die. Esan bezala, emanaldia Lobianon izango da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Doan.
Lotutako albisteak
Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die
Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz