Txarangen jokoek hasiera emango diote gaur 2008ko Santixauei
Txarangen arteko joek hasiera emango diote gaur 2008ko Santixauei. Programari hasiera emango zaio arratsaldeko 7etan, soka-tirako proba klasikoarekin. Tiratze saioak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Gaurko arratsaldean txarangen elastiko eta blusoiak berriz ikusteko aukera izango dugu aurtengoan estreinakoz. Gauean, programak aurrera egingo du. Gaueko hamarretarako lehenengo kale ikuskizuna iragarrita dago, zeina Valdespinako Parkean egingo den. Ikuskizuna Zahir Circus izeneko konpainia kataluniarrak ekarriko digu. Ez dago sarrerarik, doan baita.
Bihar, txarangen arteko jokoek aurrera egingo dute. Bigarren egunean bi lasterketa korrituko dira. Lehena pepinoena eta bigarrena arta-buruen bilketarena. Gauean, programaren lehenengo musika emanaldia ikusteko parada izango dugu, gaueko 10etatik aurrera, “La mexicana clandestina” taldearen musika entzuteko aukera izango dugu. Emanaldia Valdespina Markesaren parkean izango da, gaueko hamarretan.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin